Lesioa
Monrealek lesioa du bizeps femoralean eta ezingo du Kopako partida jokatu
Erredakzioa
Realeko jokalaria den Nacho Monrealek lehen graduko lesioa du eskuin hankako bizeps femoralean. Ez da Ceutaren aurka jokatzeko prest egongo.
Nacho Monreal Realeko jokalariak lehen graduko lesioa du eskuin hankako bizeps femoralean, eta ezingo du Errege Kopako partida jokatu asteburu honetan, Ceutaren aurka.
Realaren osasun parteak dioenez, "Nacho Monrealek lehen graduko lesioa du eskuin hankako bizeps femoralean. Fisioterapia tratamendua jasotzen hasi da. Pixkanaka lanera bueltatzen hasiko da era progresiboan, eta jokatzen hasteko epea eboluzioaren araberakoa izango da".
Imanol Alguacil entrenatzailearentzat jokalari garrantzitsua da Monreal. Vila-realen aurka jokatutako igandeko partidan hartu zuen min, nahiz eta neurketa bukatzea lortu zuen. Orain, zalantza da hegaleko jokalaria prest egongo ote den Realak urtarrilaren 19an Betisen aurka jokatuko duen Ligako partidarako.