Itxi

Primera Iberdrola

Realak Valentziari irabaziz hasi du ligako bigarren itzulia (1-0)

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Nahikarik egin du partidako gol bakarra, bigarren zatian.

Nahikari golegilea, partidako jokaldi batean. Argazkia: @RealSociedad

Nahikarik 70. minutuan egindako golak garaipena eman dio Realari Valentziaren aurka jokatutako liga partidan, bigarren itzuliko lehenengoa.

Lehen zatian oreka izan da nagusi. Donostiarraren aukerarik argiena 29. minutuan izan da Barbara eta Maria Piren arteko norgehiagokaren ondorioz. Atezainak zangoarekin urrundu du baloia eta gola saihestu du.

Bigarren zatian, Realak partidaren kontrola hartu du eta arriskua sortzen hasi da valentziarren area inguruan. Gola egiteko aukera argiak izan dituzte eta, azkenean, Nahikari izan da aurkariaren atea zulatu zuena, 70. minutuan.

Azkenean, 1 eta 0 Realaren alde.

Fitxa teknikoa:

1 - Reala: Quiñones; Lucía, N. Mendoza (Tejada, 91. min), Maddi, Iraia, Itxaso, Etxezarreta, Bárbara (Nerea Eizagirre, 59. min), Manu (Marta Cardona, 59. min), Palacios (Bautista, 87. min) eta Nahikari.

0 - Valentzia: Pi; Beristain (Flores, 78. min), Calligaris, Pujadas, Bea Beltrán, Gaitán L., Sandra, Gio Carreras, Carol (Bonsegundo, 64. min), Alejandra (Coleman, 46. min) eta Mari Paz (Curtin, 70. min).

Gola: 1-0 70. min: Nahikari.

Albisteak (3)