Itxi

Kopa, 2. kanporaketa

Realak Ceuta kanporatu du, bigarren zatian esnatu ostean (0-4)

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Sangalli (bi), Januzaj eta Barrenetxea izan dira partidako golegileak, guztiak atsedenaldiaren ostean.

Barrenetxea golegilea, Ceutako jokalari batekin lehian. Argazkia: Efe.

Realak 0 eta 4 jipoitu du Hirugarren Mailako Ceuta taldea eta Errege Kopako final-hamaseirenetan sartu da, bigarren zatian erabaki den partidan. Donostiarrek 11 minututan egin dituzte lau golak.

Lehen zatian, Ceutak ondo eutsi die Realaren erasoei. Imanolen taldeak partida kontrolpean izan du, baina arrisku handirik sortu gabe.

Ceutak, berriz, defentsa lan serioa egin du, baina erasoan minik egin gabe eta ez dute Remiroren atean aukerarik sortu. Horrela, hutseko berdinketarekin iritsi dira atsedenaldira.

Bigarren zatian, Realak bere kontrola sendotu du eta 55. minutuan Ceutaren atea zulatzea lortu dute. Sangallik egin du gola, jokaldi pertsonal batean. Bi minutu geroago, Januzajek neurketa ondo bideratuta utzi du, baloia buruarekin errematatuz eta bigarren gola eginez.

Hirugarren gola handik bost minutura egin du Sangallik. 0 eta 3koarekin dena erabakita egon da, baina gipuzkoarrek laugarrena egiteko denbora ere izan dute. Barrenetxeak egin du, 65. minutuan.

Fitxa teknikoa:

0 - Ceuta: David Ramírez; Pozo, Guti, Álex Sánchez, Víctor González; Julio (Ezequiel, 69. min), Polaco (Ismael César, 64. min), Ismael Maruja, Chakir; Nané eta Cristo (Benji, 69. min).

4 - Reala: Remiro; Zaldúa, Aihen, Le Normand, Zubeldia; Guevara, Sangalli (Willian José, 78. min), Barrenetxea, Januzaj (Portu, 66. min); Oyarzábal (Mikel Merino, 70. min) eta Isak.

Golak: 0-1, 54. min: Sangalli. 0-2, 56. min: Januzaj. 0-3, 61. min: Sangalli. 0-4, 65. min: Barrenetxea.

Albisteak (3)