Itxi

Prmera Iberdrola

Porrot argia Levanteren etxean (3-0)

eitb.eus

Leer en Castellano

Gonzalo Arconadaren taldeak ezer gutxi egin ahal izan du Zornozak, Batllek eta Jucinarak sartutako golen aurrean.

Realeko eta Levanteko jokalariak, baloiagatik lehian. Argazkia: @PrimerIberdrola

Realak galdu egin du Levante UD-ren aurka Primera Iberdrola Ligan jokatutako 17. jardunaldiko partida. Levante ligako talde onenen artean da eta hori argi geratu da berdegunean. Etxeko taldea 3 eta 0 nagusitu da azkenean.

Lehen zatian, bi taldeek sortu dute arriskua eta gola egiteko aukerak izan dira. Baina Reala hobeto jokatzen aritu denean Zornozak lehen gola egin du Levanterentzat. Gol bikaina izan da.

Bigarren zatiko lehen minutuetan, Realak partida iraultzeko zituen itxaropenei agur esan behar izan die, Levantek bi beste bi gol sartu baititu lehen ordu laurdenean. Bigarren zatiko lehengo gola Batllek egin du, erdiraketa bat errematatu ondoren, eta bigarrena Jucinarak. Gonzalo Arconadaren taldea azken unera arte saiatu da, baina zorterik gabe.

Emaitza honekin, Realak azken partidetako bolada ona eten du, lau garaipen jarraian zeramatzaten donostiarrek. Datorren astean, etxetik kanpo jokatuko dute berriro, oraingoan Betis bisitatuko dute.

Fitxa teknikoa:

Levante UD: Paraluta, Batlle (Ruth, 89. min), Guti (Jucinara, 55. min), Maitane, Banini (Nerea, 83. min), Zornoza, Ivana, Alharilla, Eva Navarro (Redondo, 46. min), Esther, Rocío.

Reala: Quiñones, Lucia, Etxezarreta, N. Mendoza, Iraia, Itxaso, L. Baños (Maddi, 66. min), N. Eizagirre (M. Cardona, 46. min), Palacios, Bárbara (Tejada, 66. min), Nahikari (Manu, 79. min).

Golak: 1-0: Zornoza, 17. min; 2-0: Batlle, 52. min; 3-0: Jucinara, 59. min.

Albisteak (3)