Itxi

Errege Kopa 1/16

Espanyolek etxean utzi ditu jokalari garrantzitsuenak Realaren aurkako partidarako

Erredakzioa

Leer en Castellano

Monreal, Elustondo eta Moya min hartuta daude, eta Januzaj baztertu egin du Imanolek. Talde perikitoak ez ditu deialdian sartu Raul De Tomas, Calleri, Marc Roca, Darder, Bernardo eta David Lopez.

Willian Jose, Espanyolen aurka sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Realak Espanyol izango du aurkari gaur Reale Arenan, 21.00etan, Errege Kopako final-hamaseirenetako partidan. Talde txuri-urdinak final-zortzirenetarako txartela eskuratzea du helburu.

Igor Zubeldia jokatzeko prest izango du Imanolek, Betisen aurkako Ligako partidan neurketa bateko zigorra bete ostean. Bestalde, Aritz Elustondo eta Nacho Monreal min hartuta daude, Moya atezaina bezala. Adnan Januzaj deialditik at geratu da Imanol Alguacil entrenatzaileak hala erabakita, eta litekeena da belgikarrak taldea uztea otsaila baino lehen. Ander Barrenetxea gaztea sar liteke hasierako hamaikakoan.

Espanyolen aldetik, Abelardo Fernandez entrenatzaileak deialditik at utzi ditu jokalari garrantzitsuenak: Raul De Tomas, Calleri, Marc Roca, Darder, Bernardo, David Lopez, Didac Vila, Campuzano eta Granero. Ondorioz, ez ohiko jokalariz betetako hamaikakoa zelairatuko du talde perikitoak.

Ustezko hamaikakoak:

Reala: Remiro; Zaldua, Zubeldia, Llorente, Muñoz; Guevara, Merino, Odegaard; Barrenetxea, Willian Jose eta Oyarzabal.

Espanyol: Andres Prieto; Javi Lopez, Cabrera, Calero, Pedrosa; Melendo, Iturraspe, Victor Sanchez, Vargas; Wu Lei eta Ferreyra.

Epailea: Hernandez Hernandez.

Zelaia: Reale Arena.

Ordua: 21:00etan.

Albisteak (3)