Itxi

Otsailaren 5etik 9ra

Superkopa EiTBn ikusi ahalko da

eitb.eus

Leer en Castellano

Realak lehen finalerdia jokatuko du datorren otsailaren 5ean, Levanteren aurka. Norgehiagoka ETB1en eta eitb.eus bidez jarraitu ahal izango da.

2020ko Emakumezkoen Superkopa kartel iragarlea.

Emakumezkoen Superkopako lehendabiziko ekitaldia otsailaren 5ean, 6an eta 9an jokatuko da Salamancan, Lauko Final formatuarekin. Bertan, Atletico Madrilek eta Realak hartuko dute parte, Ligako eta Kopako txapeldun gisa, hurrenez hurren. Era berean, Bartzelona eta Levante ere bertan izango dira, joan zen denboraldian bigarren eta hirugarren sailkatu baitziren Liga amaieran.

Hartara, txapelketako lehen finalerdia otsailaren 5ean izango da, eta bertan Realak eta Levantek jardungo dute nor baino nor gehiago 20:00etatik aurrera. Partida hori zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en.

Hurrengo egunean, otsailaren 6an, Atletico Madril eta Bartzelona arituko dira finalera sartzeko nahian (partida hori ez da EiTBn ikusgai egongo).

Hiru egun geroago, otsailaren 9an, 12:00etan, Salamancako Helmantico futbol-zelaiak txapelketako final handia hartuko du. Partida hori ETB1en eta eitb.eus-en ere jarraitu ahal izango da, baldin eta Realak bertan egotea lortzen duen.

Albisteak (3)