Errege Kopa
Sanchez Martinezek zuzenduko du Mirandes-Reala; Del Cerro Grandek, Granada-Athletic
Erredakzioa
Espainiako Futbol Federazioak Errege Kopako finalerdietako arbitroak nortzuk izango diren jakinarazi du.
Espainiako Futbol Federazioak astearte honetan jakinarazi ditu Errege Kopako finalerdietako itzuliko partidak zuzenduko dituzten epaileak. Neurketak martxoaren 4an eta 5ean jokatuko dira.
Jose Maria Sanchez Martinez izango da Mirandes-Reala zuzenduko duen epailea, martxoaren 4an (21:00etan), Anduvan. VARean egongo den epailea Alejandro J. Hernandez Hernandez izango da.
Carlos Del Cerro Grandek zuzenduko du Granada-Athletic norgehiagoka, martxoaren 5ean (21:00etan), Carmenes estadioan. VAReko arbitroa Juan Martinez Munuera izango da.