Reala, Kopa finalera
Urkulluk Reala zoriondu du: "Aukera paregabea da"
Agentziak | Erredakzioa
Lehendakariak sare sozialak erabili ditu donostiarrek lortutakoa "egindako lan handiaren ondorioa" dela azpimarratzeko.
Iñigo Urkullu lehendakariak Reala zoriondu du Errege Kopako finalera sailkatzeagatik. Urkulluren hitzetan, finala jokatzea "aukera paregabea da" azken finala jokatu zutenetik 32 urte igaro ostean.
Sare sozialetan zabaldutako mezuan, lortutakoa "egindako lan handiaren ondorioa" dela azpimarratu lehendakariak, eta donostiarrei animoak eman dizkie: “Zorionak eta aurreri txuri-urdinak!”.
Reala Errege Kopako finala jokatzeko sailkatu da, Mirandes Anduvan kanporatu ostean 0 eta 1. Finala Sevillako Cartuja estadioan jokatuko da, apirilaren 18an.
¿¿ Errealak kopa finala jokatuko du. Lan askoren fruitua eta aukera paregabea. Zorionak eta aurrera txuri urdinak! https://t.co/5IzhxGTgiM
— Iñigo Urkullu (@iurkullu) March 5, 2020