Koronabirusa
Realak emakumezkoen eta gizonezkoen lehen taldeen entrenamenduak etetea erabaki du
Erredakzioa
Klubak jakinarazi duenez, gizonezkoen zein emakumezkoen lehen taldeen lansaioak bertan behera utzi ditu koronabirusagatik, baita Sanserenak eta Reala C taldearenak.
Realak gizonezkoen zein emakumezkoen lehen taldeen entrenamenduak bertan behera uzten dituela iragarri du, koronabirusaren pandemiarengatik. Bestalde, Sanse (Reala B) eta Reala C taldeen lansaioak etenda geratzen direla gaineratu du.
Klubak bere webgunean jakinarazi duenez, "Realak bertan behera utzi du astearte honetan Zubietan lehen taldeak egin behar zuen lansaioa eta entrenamenduetarako itzulera bertan behera utzi du. Jarduerara itzultzeko aurreikuspena dagokion unean jakinaraziko da. Neurri honek emakumezkoen taldeari, Sanse eta Real C taldeei ere eragiten die, azken hauek, lehen taldeek bezala, euren jarduera bertan behera uzten dute erabaki berri bat hartu arte".
Beste mailetako talde guztien entrenamenduak ere bertan behera geratzen direla argitu du Realak.