Reala
Griezmann: 'Realan jokatzen jarraitu nahi dut'
Erredakzioa
Jokalari frantziarrak argi utzi du elastiko txuri-urdinarekin jarraitu nahi duela Donostiako klubeko web orrialdean egindako adierazpenetan.
Antoine Griezmann Frantziako selekziorekin bilduta dago Colombian eta gauzak argitu nahi izan ditu Realako web-gunean. "Inoiz ez dut esan Atletico Madrilen jokatu nahi dudanik, edozein futbolariri Forlan bezalako jokalari onen ondoan jokatzea gustatuko litzaiokela esan nuen. Messi, Van Nistelrooy edo Benzema moduko izaren ondean jokatzea ere edonori gustatuko litzaioke, baina horrek ez du esan nahi beste talde batera joango naizenik" adierazi du Griezmannek.
Jokalari frantziarra Donostiako kluban "oso oso pozik" dagoela adierazi du. "Realan jarraitu nahi dut, zaleek nire izena abesten dutenean zoriontsu egiten naute, ume bati nire elastikoa jantzita ikusten diodanean,... Nola joango naiz bertan dena edukita?" azaldu du Griezmannek. "Reala izan zen nigan konfiantza jarri zuena talde bakarra. Denek dute nigan konfiantza. Realan jarraitzeko konpromisoa hartu nuen eta bete egingo dut".