Itxi

Olinpico futbol-zelaia

Lazio-Reala (2-0): Denboraldiaurreko hirugarren porrota

Erredakzioa

Txuri-urdinek, erasoan ideiarik gabe, partida eskasa jokatu zuten.

Asier Illarramendi. Argazkia: EFE

Laziok eta Realak Erromako Olinpinco futbol-zelaian neurtu zituzten indarrak.

Berriro ere txuri-urdinen arazo larriena azken metroetan dago, erasoan ez dabil fin eta horrela ezin da partidarik irabazi. Gainera 4. minuturako Cissek, defentsaren hutsean, sartu zuen 1-0ekoa.

45. minutuan Imanol Agirretxek abagune ona izan zuen berdinketa lortzeko, baina Marchetti atezainak ekiditu zuen gol aukera. Bigarrean zatiane txeko taldearen nagusitasunarekin heldu zen 2-0koa, Scullik egn zuen gola.

Fitxa teknikoa

2.- Lazio: Marchett; Scaloni, Biava, Dias, Garrido; Ledesma, Brocchi, Hernanes, Rocchi, Mauri eta Cisse. Bigarren zatian: Bizarri, Zauri, Stendardo, Kozak, Matuzalem, Sculli eta Zarate.

1.- Reala: Ramirez; Carlos Martinez, Iñigo Martinez, Mikel Gonzalez, De la Bella; Illarramendi, Aranburu, Zurutuza, Estrada, Agirretxe eta Xabi Prieto. Bigarren zatian: Zubikarai, Lllorente, Cadamuro, Elustondo eta Ifran.

Golak: 1-0, 4'': Cisse. 2-0, 80'': Sculli.

Epailea: Luca Banti.