Lagunartekoa Italian
Catania-Reala (1-2): Denboraldiaurrea garaipenarekin itxi dute
Erredakzioa
Sarpongek partidako 75. minutuan lortutako golari esker irabazi du talde gipuzkoarrak. Garaipen honekin, txuri-urdinek lasaitasuna berreskuratu dute.
Cataniaren aurka 1-2 irabazi du Realak Italian jokatu duen laugarren lagunartekoan. Montanierren mutilek aurreneko hiru norgehiagokak galdu egin dituzte, baina Sarpongek 75. minutuan lortutako golari esker, garaipen batekin bukatu dute donostiarrek denboraldiaurrea.
Realak baloiaren jabetza argia izan du eta erasoan ondo mugitu dira txuri-urdinak aukerak sortuz. Italiako taldeak bere atean jarri du 0-1ekoa Carlos Martinezen erremate baten ostean, baina Potenzak 1-1ekoa jartzea lortu du 36. minutuan. Bigarren zatian Sarpongek azken 1-2ekoa ezarri du markagailuan.
- Fitxa teknikoa:
1 - Catania: Campagnolo; Potenza, Alvarez, Ledesma, Spolli, Capuano, Moretti, Lodi, Moretti Barrientos, Catellani eta Gomez. Bigarren zatian: Izco, Agustin, Bellusci, Lanzafame eta Maxi Lopez.
2 - Reala: Claudio Bravo; Carlos Martinez, Demidov, Iñigo Martinez, De la Bella; Ruben Pardo, Elustondo, Illarramendi; Xabi Prieto, Sarpong, Ifran. Bigarren zatian: Aranburu, Cadamuro, Joseba Llorente, Ansotegi, Estrada, Mikel González, Iker eta Ros.
Golak: 0-1, 28. minutuan: Spolli (bere atean). 1-1, 36. minutuan: Potenza. 1-2, 75. minutuan: Sarpong.