Primera Iberdrola Liga
Mendozak, Lareok, Palaciosek eta Torrek Realean jarraituko dute 2021era arte
Erredakzioa
Lau jokalari hauek kontratuak berritu dituzte talde txuri-urdinarekin 2021eko ekainaren 30era arte.
Nuria Mendoza, Manu Lareo, Kiana Palacios eta Maddi Torre jokalariek 2021eko ekainaren 30era arte berritu dituzte euren kontratuak eta Realean jarraituko dute beste denboraldi batez. Hala jakinarazi du klubak astelehen honetan.
Lau futbolari hauei kontratua bukatzen zitzaien aurtengo ekainaren amaieran. Nuria Mendozak eta Manu Lareok seigarren urtea beteko dute talde txuri-urdinean. Kiana Palaciosek eta Maddi Torrek hirugarren denboraldia osatuko dute talde gipuzkoarrarekin. Palaciosen kasuan, kontratua beste urtebetez berritzeko aukera izango du datorren denboraldia amaitzean.