Larunbatean 18:00etan
Realak Bartzelonaren kontrako partida prestatzen jarraitzen du
ETB
Jokalariek badakite partida zaila izango dutela eta gauzak oso ondo egin beharko dituztela punturen bat eskuratu ahal izateko.
Reala tentuz ari da prestatzen larunbatean Bartzelonaren aurka jokatuko duen partida. Montanierrek bere jokalari guztiekin lan egiteko aukera izan du, selekzioekin konpromisoak dituzten jokalariak bueltatu baitira.
Claudio Bravo da horietako bat. Txiletarra txalo artean hartu dute taldekideek entrenamendura minutu batzuk berandu iritsita.
Jokalariek badakite partida zaila izango dutela eta gauzak oso ondo egin beharko dituztela punturen bat eskuratu ahal izateko. Izan ere Bartzelonarekin akatsik txikiena ere garesti ordaintzen da.
Hala ere jokalariak, lehenengo itxura ona emanda eta hiru puntuak lortuta morala altu dute. Gainera pasa den denboraldian ere erakutsi zuten posible dela Guardiolaren taldea menderatzea.