Itxi

37. jardunaldia

Reala, Europatik gero eta gertuago

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Donostiako taldeak berdinketa erdietsi du Reale Arenan Sevillaren aurka jokatutako partidan. Hortaz, Europako postuetan aritzeko lehian dirau oraindik ere.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Berdinketa erdietsi du Realak Sevillaren aurka Ligan jokatutako azken-aurreko neurketan. Txuri-urdinek ohiko kemena erakutsi dute hiru puntuak eskuratzeko lehian, baina, azkenik, puntu bakarra gehitu ahal izan dute.

Europa gero eta gertuago dute txuri-urdinek, baina Atleticoren aurka jokatuko duen azken jardunaldiko partidara sasoi betean iritsi beharko dira datorren denboraldian Europa Ligan jokatzeko aukera arriskuan jarri nahi ez badute.

Norgehiagoka hasi bezain pronto, nor baino nor gehiago aritu dira biak ala biak. Sevillak sailkapenean hirugarren tokian kokatzea zuen helburu eta Realak Europan jokatzeko txartela ziurtatu nahi zuen.

Talde gipuzkoarrak espero baino gertuago izan du garaipena; aurkariak, ordea, sekulako azkartasuna erakutsi du eta ez dio betarik eman. Azkenik, berdinketa nagusitu da Reale Arenan.

Fitxa teknikoa:

0.- Reala: Moya, Zaldua (Gorosabel, 81. min), Llorente, Le Normand, Muñoz (Monreal, 46. min); Zubeldia, Zubimendi, Merino; Oyarzabal (Barrenetxea, 81. min), Portu (Isak, 66. min), eta Willian Jose.

0.- Sevilla: Bono; Jesus Navas, Kounde, Sergi Gomez, Reguilon; Gudelj, Jordan (Munir, 74. min), Suso (Fernando, 74. min), Franco Vazquez (Banega, 61. min); Oliver Torres (Ocampos, 61. min) En-Nesyri (De Jong, 82. min).

Epailea: Del Cerro Grande.

Bideoak (1)