Itxi

Larunbatean 22:00etan

Sevilla-Reala: Carlos Martinez, Sarpong eta Toño, nobedadeak

ETB

Velak min hartu du belaunean, Ruben Pardok Sanserekin jokatuko du eta Zubikarai deialditik at uztea erabaki du Montanierrek.

Sevilla-Reala, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Realean Carlos Velak zaintiratua egin du belaunean eta ez da Sevillan izango (larunbatean, 22:00). Hori da Montanierrek Sevillara eraman duen jokalari zerrendan hutsune nagusia.

Eñaut Zubikarai ere etxean gelditu da eta Ruben Pardok Sanserekin jokatuko du. Hiru horien ordez, Toño, Carlos Martinez eta Sarpong deitu ditu Realeko entrenatzaileak.

Egin duten denboraldi hasiera ona dela eta, teknikari txuri-urdinak uste du orain zailagoa izango dela aurkariak ezustean harrapatzea.

Albisteak (2)