Ofiziala
Realak Martin Zubimendiren kontratua berritu du 2025 arte
Agentziak | Erredakzioa
Jokalariak adierazi duenez, kontratu berritze honekin txikitatik zuen ametsa gauzatzea lortu du.
Martin Zubimendi harrobiko jokalariari kontratua 2025 arte luzatu diola iragarri du Realak. Gazteak maila ona eman du LaLigako azken txanpan lehen taldearekin jokatutako partidetan.
Martin Zubimendik 21 urte ditu eta 1,81eko altuera. Realera haur-kategorian iritsi zen eta erdilaria da. Lehen taldearekin 2019ko apirilean egin zuen debuta, Anoetan, Getaferen aurka jokatutako partidan (2-1).
Realaren webgunerako egindako adierazpenetan, kontratu berritzearekin txikitatik duen "ametsa" gauzatu duela adierazi du, orduan "urruti" zegoen aukera zela ikusi arren. Emandako jauzirik "zailena" dela onatu du, baina, “aldi berean, politena ere bada”.
¿ #RSFlash - @MartinZubimendi: “Gaur amets bat betetzen dut. Urratsik zailena eta politena da”.#Zubieta #AurreraReala
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS)
July 24, 2020