Itxi

Real Madrilera bueltatuko da

"Harrobikoa" sentitu dela esanez joan da Odegaard Realetik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Jokalari norvegiarra Real Madrilera itzuliko da, Donostian urtebete utzita eman ostean.

Martin Odegaard Realari agur esateko erabili duen bideoan

Martin Odegaard erdilari norvegiarrak Realak bere sare sozialetan zabaldu duen bideo baten bidez esan die agur zale txuri-urdinei, eta Donostian utzita egon den urtean "harrobikoa” sentitu dela adierazi du bertan.

"Urte ahaztezina izan da niretzat, eta une ederrak bizi izan ditut kamiseta honekin", izan dira Realeko jokalari ohiaren azken hitzetako batzuk. Norvegiarra Real Madrilera bueltatuko da, Zinedine Zidane entrenatzaileak madrildarren hurrengo proiekturako eskatu ostean.

Donostiako etapa emankorra izan dela aitortu du, eta bere oroitzapenik onenen artean berak sartutako lehen gola eta Kopako finalerako eta Europa Ligarako sailkapenak daudela esan du.

Odegaardek eskerrak eman dizkio klubari hasieratik emandako "konfiantzagatik", baita taldekideei eta teknikariei ere "egunez egun hobea izaten laguntzeagatik".

"Agur esateko unea iritsi da, baina hemen duzue beste txuri-urdin bat betiko", gaineratu du, eta "Agur eta aupa Reala!" esanez amaitu du bere agerraldia.

Albisteak (3)