Itxi

BBVA Liga

Zaragoza-Reala: donostiarrek bolada txarrarekin bukatu nahi dute

ERREDAKZIOA

Reala Illarramendiren bajarekin doa Zaragozara. Bi porrot jarraian izan ostean puntuak eskuratuz buelta eman nahi diote egoerari.

Illarramendi eta Aranburu. Argazkia: EFE.

Donostiarrek ez dute txarto jokatu denboraldi hasieran, baina defentsan izandako zenbait akatsengatik gogor ordainarazi diete.

Philippe Montanier jokoa antolatu eta eraikitzen duen jokalari on bat behar du Illarramendi lesionatuta baitago. Zuntz urradura du mutrikuarrak eta bere ordezkoa Mikel Aranburu izango da.

Antoine Griezmann, hamaikakoan hutsik egiten ez duen jokalaria da, baina aste honetan egindako deklarazioek kontzentrazio falta ekar diezaiokete. Maconekoa denboraldi bukaeran Reala utzi nahi zuela esan zuen eta hautsak harrotu ditu. Gainera Frantziako 21 urtez azpiko selekzioarekin aritu denez, hainbat entrenamendu saio galdu ditu.

Realaren jokoan Xabi Prieto pieza garrantzitsua izango da eskuinetik. Izan ere, Prieto La Romaredan neurketa txukunak egin ohi ditu. Pasa den urtean gola egin zion Zaragozako talderi, nahiz eta irabazteko ez zuen balio izan.

Ustezko hamaikakoa:

Zaragoza: Roberto; Juárez, Da Silva, Mateos, Paredes; Ponzio, Meira; Lafita, Luis García, Barrera; eta Hélder Postiga.

Reala: Bravo; Carlos Martínez, Demidov, Iñigo Martínez, De la Bella; Aranburu, Xabi Prieto, Mariga, Bergara, Sarpong/Griezmann; eta Agirretxe.