Itxi

7. jardunaldia

Reala lider jarri da, Huescari aise irabazi eta gero (4-1)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Oyarzabalek (bi aldiz, horietako bat penaltiz), Portuk eta Isakek sartutako golei esker irabazi dute txuri-urdinek.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Realak partida bikaina jokatu du lehen zatian gauzak zail dizkion Huescaren aurka, baina atsedenaldiaren ostean beherakada handia jasan duena, hartara, txuri-urdinek Ligako lidergoa berreskuratu dute, oraingo honetan bakarka.

Mikel Oyarzabalek bi gol sartu ditu partida honetan, lehenengoa penaltiz, Realarentzat markagailua irekitzen duena. Ondoren, Huescak norgehiagoka orekatzeko ahalmena izan du bigarren zatiaren hasieran Rafa Mirren bidez.
Alabaina, hortik aurrera Aragoiko taldeak beherakada nozitu du defentsako lanean, eta donostiarrek ahultze hori baliatzen jakin dute gol aukerak bata bestearen atzetik sortzeko. Hala iritsi dira Oyarzabalen bigarren gola, Porturen gol ederra, David Silvaren pase ederra aprobetxatuta, eta Alex Isaken suediarraren denboraldiko lehena partidako azken txanpan.

Fitxa teknikoa:

4 - Real Sociedad: Remiro; Gorosabel, Aritz, Le Normand, Aihen; Guridi (Merino, 62. min), Zubimendi, Silva (Sagnan, 76. min); Portu (Bautista, 76. min), Oyarzabal (Roberto López, 76. min) eta Willian José (Isak, 62. min).

1 - Huesca: Andrés Fernández; Maffeo (Ontiveros, 70. min), Pulido, Siovas, Javi Galán (Gastón Silva, 70. min); Seoane (Nwakali, 70. min), Mosquera, Borja García; Rafa Mir, Sandro (Sergio Gómez, 55. min) eta Ferreiro (Escriche, 55. min).

Epailea: Díaz de Mera. Txartel horiak: Aritz eta Oyarzabal (Reala); Escriche (Huesca).

Golak: 1-0, 35. min: Oyarzabal, penaltiz. 1-1, 46. min: Rafa Mir. 2-1, 53. min: Oyarzabal. 3-1, 67. min: Portu. 4-1, 75. min: Isak

Albisteak (3)

Bideoak (1)