Primera Iberdrola
Realak aise irabazi dio Santa Teresari eta Txapeldunen Ligako postuetan da
Erredakzioa
Talde txuri-urdinak 0-4ko emaitzarekin lortu du garaipena Badajozen. Latorre, Mendoza, Baños eta Nahikari izan dira golegileak.
Realak garaipena lortu du Santa Teresaren aurka (0-4) eta Primera Iberdrolako Txapeldunen Ligako postuetan kokatu da. Talde txuri-urdinaren aurretik bi talde bakarrik daude; Bartzelona liderra eta bigarren den Atletico Madril.
Barbara Latorrek sartu du lehen gola (0-1) 27. minutuan, eta Nuria Mendozak egin du 0-2koa 33. minutuan. Santa Teresak bigarren zatiaren hasieran jarri du zailtasunetan Reala, baina azken txanpan Leire Bañosek (0-3) eta Nahikari Garciak (0-4) sartutako golek txuri-urdinen garaipena biribildu dute.
Primera Iberdrolako hirugarren postuan dago Reala, laugarren den Madril CFF taldearekin berdinduta. Puntu bakarrera du Atletico Madril (bigarren) eta Bartzelona hiru puntura, nahiz eta Barçak partida bat gutxiago duen.