Itxi

BBVA Liga

Levante-Reala (3-2): Txuri-urdinek ezin izan dute liderrarekin

Erredakzioa

Estradak aurreratu ditu gipuzkoarrak, baina Nanok eta Valdok markagailua irauli dute. Iñigo Martinzezek berriro partida berdindu du, baina Rubenek garaipena eman dio etxeko taldeari luzapenean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Realak ezin izan du garaipena lortu Levanteren aurka Ciutat de Valencia zelaian. Arazoetan sartzen da horrenbestez Reala eta Levantek. Aldiz, BBVA Ligako liderra izaten jarraitzen du.

Partida ondo hasi zen txuri-urdinentzat. Hasieratik nagusi izan dira Montanierrek zuzentzen dituen mutilak eta joko on horrek saria izan zuen laugarren minutuan. Munuak kale egin zuen baloia aldentzerakoan eta Estradak zetorkion bezala jaurti zuen atepean inor ez zela. 0-1ekoa egin zuen Estradak eta partidak itxura ona zuen Realarentzat: Gainera, talde gipuzkoarrak gol aukera argi gehiago ere sortu zituen. Bosgarren minutuan Munuak erantzun ona eman zion Griezmannen jaurtiketari eta bi minutu geroago Demidovek area barrutik egindako jaurtiketak langa jo zuen.

Lehen zatiko 25. minututik aurrera hasi zen Levante bere jokoa hobetzen eta gol aukeraren bat edo beste sortzen. Barkero izan zen protagonista bi gol aukeretan. Lehennego bere jaurtiketa kanpora joan zen eta 44. minutuan Bravok erantzun bikana eman zion Barkeroren beste jaurtiketa bati. Reala gaizki pasatzen ari zen lehen zatiko azken momentuetan, baina korner baten Iñigo Martinezen burukada langara joan zen. Horrenbestez, Realaren aldeko 0-1eko emaitzarekin iritsi zen partida atsedenaldira.

Bigarren zatian gauzak aldatu egin ziren. Realak baloi luzearen errekurtsoa gehiegi erabili zuen eta joko zuzenarena ere agian. Levanteri ondo etorri zitzaion txuri-urdinen joko mota hau eta 56. minutuan partida berdindu zuten. Nanok area hertzean erdiraketa atera nahi zuen, baloiak Demidovengan jo eta Bravo gainditu zuen. 1-1ekoa egin zuen zortearekin izan bazen ere Nanok. Berdinketaren golak indarra eman zion Levanteri eta 1-1ekoa sartu eta bost minutu beranduago 2-1koa sartu zuen Valdok Barkeroren erdiraketa on bati amaiera emanez.

Bigarren gola jaso ostean bi taldeetako batek ere ez zuen gol aukera argiegirik sortu. Partida oso berdinduta zegoen eta edozer gerta zitekeen. Asier del Hornok area hertzean egindako falta batek eragin zuen Realaren gola, 2-2koa. Xabi Prietoren erdiraketa defentsak aldendu zuen eta aldaratzean Iñigo Martinezek norgehiagoka berdindu zuen.

Bazirudien partida 2-2ko berdinketarekin bukatuko zela, baina 92. minutuan Rubenek faltaz 3-2koa sartu du eta garaipena eman dio Levanteri.

Fitxa teknikoa:

3. Levante: Munua, Javi Venta, Ballesteros, Nano, Juanfran (Del Horno, m.73); Iborra, Farinos (Xavi Torres, m.67), Juanlu, Valdo, Barkero (Ruben Suárez, m.84) eta Kone.

2. Reala: Bravo, Carlos Martínez, Demidov (Mikel, m.62), Iñigo Martinez, De la Bella; Zurutuza, Mariga, Griezman, Estrada (Llorente, m.67); Aranburu (Xabi Prieto, m.76) y Vela.

Golak: 0-1, m.4: Estrada. 1-1, m.56: Nano. 2-1, m.61: Valdo. 2-2, m.85: Iñigo Martinez. 3-2, m.93+: Ruben Suarez.
Epailea: Iglesias Villanueva.


Bideoak (1)