Itxi

Larunbatean, 22:00etan

Reala-Real Madril: Ez da negar egiteko garaia

Erredakzioa

Behin baino gehiagotan erakutsi du talde txuri-urdinak bere maila emanez gero, edonori gauzak zail jartzeko gai dela.

Reala-Real Madril, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Realaren egoera guztiz aldatu da azken hilabeteetan. Txuri-urdinak itxura ona eman eta sailkapeneko postu lasaietan egotetik jaitsiera postuetatik puntu bakarrera egotera pasa dira hilabete eskasean.

Baina orain ez da negar egiteko garaia, burua altxatu eta gogor borrokatzekoa baizik. Larunbatean (22:00etan) beste azterketa bat izango dute Real Madrilen aurka etxean, eta funtsezkoa da emaitza ona lortzea egoera gehiago oker ez dadin.

Realak gainera, behin baino gehiagotan erakutsi du, bere maila emanez gero, edonori gauzak zail jartzeko gai dela, bestela gogora dezagun Bartzelonaren aurka lortutako berdinketa. Larunbatean denen beharra izango da, baita zaleena ere.

Ustezko hamaikakoa:

Reala: Bravo; Carlos Martínez, Mikel González, Iñigo Martinez, De la Bella; Mariga, Zurutuza, Griezmann, Xabi Prieto, Vela; eta Agirretxe.

Real Madril: Casillas; Arbeloa, Sergio Ramos, Pepe, Marcelo; Khedira, Xabi Alonso, Di Maria; Kaka, Cristiano Ronaldo eta Higuaín.

Epailea: Undiano Mallenco.
Zelaia: Anoeta.
Ordua: 22.00etan.

Albisteak (2)