11. JARDUNALDIA
Realak berdindu egin du Vila-realekin, eta lider izaten jarraitzen du (1-1)
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Partidako gol biak lehenengo zatian iritsi dira, penalti puntutik. Lehendabizikoa Gerard Morenok sartu du bisitarientzat; etxekoena, berriz, Mikel Oyarzabalek egin du
Your browser doesn’t support HTML5 video
Norgehiagoka, lehen zatian erabaki da, bi areetako penalti puntutik. Izan ere, Gerard Morenok aurretik jarri ditu bisitariak, Estupiñani egindako penalti argi bat baliatuta. Aitzitik, etxekoek markagailua orekatzea lortu dute partidak ordu erdia bete duenean. Beste behin ere Mikel Oyarzabalek ez du hutsik 11 metroetako zigorra sare barrura bideratzeko.
Berdinketak ez zirudien emaitza txarra bi taldeentzat eta, nahiz eta bigarren zatian garaipenaren bila saiatu diren, aukera urri sortu dituzte, eta puntu banaketarekin konformatu behar izan dute bi taldeek.
Fitxa tekniko:
1 - Real Sociedad: Remiro; Aritz (Zaldua, 46. min), Zubeldia, Le Normand, Muñoz (Monreal, 80. min); Guevara (Zubimendi, 79. min), Merino, Barrenetxea (Portu, 70. min), Roberto López, Oyarzabal (Januzaj, 80. min) eta Willian José.
1 - Vila-real: Asenjo; Gaspar, Albiol, Pau Torres, Estupiñán; Trigueros (Coquelin, 54. min), Iborra, Parejo; Gerard Moreno, Bacca (Chukwueze, 46. min) eta Pedraza (Take Kubo, 74. min).
Golak: 1-0 , 6. min: Gerard, penaltiz. 1-1, 33. min: Oyarzabal, penaltiz.
Epailea: Gil Manzano. Txartel horiak: Aritz, Le Normand, Barrenetxea, Muñoz eta Zubimendi (Reala); Unai Emery, Albiol, Pau Torres eta Iborra (Vila-real).