Baja
Mikel Oyarzabalek lesio muskularra du eta ezin izango du Alavesen aurka jokatu
Agentziak | Erredakzioa
Lesio mota kontuan izanda, litekeena da Napoliren aurkako partidarako sendatuta ez egotea.
Mikel Oyarzabal realeko jokalariak lesio muskularra du Kroaziako Rijeka taldearen aurka min hartu ostean. Ondorioz, aurrelari txuri-urdinak ezin izango du igandean Alavesen aurkako derbia jokatu.
Lesio mota kontuan izanda, Oyarzabalek oso zaila su Napoliren aurkako partidarako prest egotea, 1 graduko lesio muskularrek astebete eta 10 egun artean behar dituztelako sendatzeko.
"Mikel Oyarzabalek 1 graduko lesioa du eskuin erdialdeko giharrean, atzoko partidan izan zuen. Fisioterapia bidez tratatzen hasi da. Ohiko dinamikara itzultzea sintomen bilakaeraren araberakoa izango da", adierazi dute Realeko arduradunek.