Akziodunen batzarra
Realak 40 milioi euroko aurrekontua onartu du
Erredakzioa
Administrazio Kontseilua osatzen duten kideak ere berretsi dituzte. Bestalde, Montanier entrenatzailearengan "konfiantza osoa" dutela aitortu du Aperribayk.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Realeko bazkideek babesa eman diote Administrazio Kontseiluari. Batzordean, iazko kontuak onartu eta Administrazio Kontseilua osatzen duten kideak berretsi dituzte. 40 milioi euroko aurrekontua onartu da.
Ez da ezustekorik egon. Bertara hurbildutako 229 bazkideek ez dituzte eragozpen handiegirik jarri. Realak positiboan, 90.000 euro inguruan, bukatu nahi du hurrengo urtea.
Reala hazteko bidean dela adierazi du Jokin Aperribay presidenteak eta hiru euskarri azpimarratu ditu: "bazkideak, telebista eta estadioaren ustiapena".
Bestalde, akziodunen babesa eta konfiantza eskatu du eta Montanier entrenatzailearengan "konfiantza osoa" dutela aitortu du.