Reala, azken postuan
Joseba Llorente: 'Ez gaude beldurtuta, ezin dugu egunero negar egin'
A.B.
Erredakzioa
Realeko aurrelariak ez du bere minutu faltaz hitz egin nahi izan, baina ez jokatzeak edonori min egiten diola adierazi du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Realaren egoera asko okertu da azken asteotan. Ondo hasi zuten denboraldia txuri-urdinek, baina gaur egun BBVA Ligako azken postuan daude eta egoera kezkagarria da. Taldearen bolada txarraren inguruan hitz egin du Joseba Llorentek.
"Ez gaude beldurtuta. Talde asko ditugu sei puntura eta horretan besterik ez dut pentsatzen. Ezin gara egunero negar egiten egon", esan zuen Hondarribiakoak.
Llorente ez da minutu asko izaten ari aurtengo denboraldian, baina ez du gai honen inguruan asko hitz egin nahi izan: "Ez dut gai honetaz hitz egin nahi, eta gauden egoeran gutxiago oraindik. Ez jokatzeak edozein jokalariri min ematen dio" adierazi zuen.