Itxi

14. jardunaldia

Levanterekin galdu du eta garaipena lortu ezinda jarraitzen du Realak (2-1)

EFE | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Isakek aurretik jarri ditu donostiarrak 22. minutuan, baina sei minutu geroago Rogerrek partida berdindu du eta 87.ean De Frutosek etxekoen garaipenaren gola sartu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Jorge Frutosek amaierarako lau minuturen faltan sartutako golak puntu gabe utzi du Reala. Partida ona jokatu dute bi taldeek, erritmo bizikoa eta aukera ugarikoa, eta biek izan dute garaipena lortzeko aukera.

22. minutuan, Isakek falta bat jaurti eta 0 eta 1ekoa jarri du markagailuan, ordura arte zelaian ikusitakoari justizia eginda.

Baina pozak ez die asko iraun txuri-urdinei. Sei minutu geroago Dani Gomezek jaurtiketa egin du, Remirok urrundu eta baloia Rogerri iritsi zaio, etxekoen lehen gola egiteko. Bana markagailuan.

Bigarren zatian, Realak hobera egin du, baina hobekuntza horri ez dio etekinik atera. Levantek arriskua sortu du, eta bigarrena sartzear izan da hainbat alditan. Aukerarik argiena Moralesek izan du, baina Remirok baloia kornerrera urruntzea lortu du.

Partidako bigarren gola azken minutuetan iritsi da. Jorge de Frutosek jokaldia egin du eta baloia Remiroren atean sartu du jaurtiketa indartsua eginez. Realak ez du erreakzionatzeko astirik izan eta hiru puntuak Levanteren etxean geratu dira.

Fitxa teknikoa:

2 - Levante: Aitor Fernández, Miramón, Postigo (Rober Pier, 46. min) Vezo, Clerc, Malsa, Vuckevic (Melero, 57. min), Rochina, Morales (De Frutos, 57. min), Dani Gómez (Son, 86. min) eta Roger (Sergio León, 77. min).

1 - Real Sociedad: Remiro, Gorosabel (Bautista, 90. min+1), Zubeldia, Sagnan (Le Normand, 63. min), Aihen, Guevara (Zubimendi, 63. min), Merino, Barrenetxea (Monreal, 80. min), Marquelanz, Isak eta Portu (Willian José, 80. min).

Golak: 0-1, 22. min: Isak. 1-1, 27. min: Roger. 2-1, 87. min: De Frutos

Albisteak (3)

Bideoak (1)