Olabek, 2024ra arte
Imanol Alguacilek 2023ra arte berritu du Realarekin
A. B. | EITB Media
Talde txuri-urdineko entrenatzaileak beste bi urtez luzatu du Realarekin lotzen duen kontratua. Roberto Olabe futbol zuzendariak, aldiz, 2024ra arte jarraituko du klubean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak kontratua berritu du 2023ko ekainaren 30era arte. Euskal teknikariak bi urtez luzatu du klubarekin lotzen duen kontratua. Bestalde, Roberto Olabek 2024ko ekainaren 30era arte jarraituko du erakunde txuri-urdinari lotuta. Jokin Aperribay presidenteak Akziodunen Batzar Nagusian iragarri ditu Imanol Alguacilen eta Roberto Olaberen kontratu-berritzeak.
"Bien lanaren eraginez, jokalari gazteak maila gorenera iritsi dira, eta oso pozik gaude Robertok eta Imanolek egindako lanarekin. Datozen urteetan gurekin jarraitzea eskertu behar diegu", adierazi du Jokin Aperribay Realeko presidenteak.
"Ambos han conseguido que los jóvenes de la Real puedan desarrollarse en el club hasta el máximo nivel y todos estamos muy contentos y satisfechos con el trabajo de Roberto e Imanol, por lo que agradecemos que vayan a estar con nosotros todos estos años", ha asegurado el presidente Jokin Aperribay.
Alguacilek 2018an hartu zuen Realaren lehen taldea zuzentzeko ardura, klubak Asier Garitano entrenatzailea kargugabetu ostean. Aurreko denboraldian, bederatzi partidatan zuzendu zuen lehen taldea Imanolek. Lehenago, Realeko jokalari ohia, gizonezkoen bigarren taldeko entrenatzailea izan zen bost denboraldiz.