Lagunarteko partida
Reala, Liga ahaztera
Erredakzioa
Donostiako taldeak lagunarteko partida bat jokatuko du bihar, Tolosan, Racing Santanderren kontra, azken emaitzak atzean uzteko asmoz.
Realak atzean utzi nahi ditu BBVA Ligan izandako porrotak, eta, horretarako, lagunarteko partida bat jokatuko du bihar, Tolosan, Racing Santanderren kontra. Antoine Griezmann, Asier Illarramendi, Iñigo Martínez, Vadim Demidov eta Claudio Bravo jokalariek ez dute jokatuko, ezta minduta daudenak ere.
Philippe Montanierrek orain arte aukera gutxi izan dituzten jokalariak izango ditu prest, Joseba Llorente eta Mikel Aranburu, esaterako. Partida honek sentsazioak berreskuratzeko balioko du, Espanyolen kontrako azaroaren 20ko norgehiagoka ezinbestekoa izango delako entrenatzailearentzat.