Igandean 12:00etan
Reala-Espanyol: Hil ala biziko partida txuri-urdinentzat
Erredakzioa
Montanierrek defentsa moldatu beharko du. Liassine Cadamurok hegalean joka dezake eta Mikel Gonzalezek eta Ansotegik defentsaren erdian.
Realak Espanyolen aurka neurtuko ditu indarrak igande honetan Anoetan (12:00etan). Hil ala biziko partida izango da taldearentzat eta batez ere Philippe Montanier entrenatzailearentzat. Azken partida izan daiteke frantziarrarentzat taldeak irudi kaskarra eman eta gainera partida galtzen badu.
Montanierrek defentsa moldatu beharko du. Alberto de la Bella eta Vadim Demidov lesionatuta daude eta Iñigo Martinez gaztea zigortuta. Liassine Cadamurok hegalean joka dezake eta Mikel Gonzalezek eta Ansotegik defentsaren erdian.
Aurrean ere aldaketak egon daitezke. Joseba Llorentek hasieratik jokatzeko aukerak ditu eta horrek Carlos Velak bere posizioa atzeratzea eragin dezake.
Ustezko hamaikakoak:
Reala: Bravo; Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Ansotegi, Cadamuro; Mariga, Illarramendi, Griezmann, Xabi Prieto, Carlos Vela eta Llorente.
Espanyol: Cristian Alvarez; Galan; Raul Rodriguez, Hector Moreno, Didac; Romaric, Baena; Sergio Garcia, Verdu, Datolo eta Alvaro.
Arbitro: Del Cerro Grande (Comité de Madrid).
Estadio: Anoeta.
Hora: 12:00.