Egoera txarra
Reala: Xabi Prieto ere lesionatu egin da entrenamenduan
A.B.
Erredakzioa
Lehen graduko zuntz haustura du eskuin iztarrean. Zalantza da Betisen aurkako partidarako eta lesioaren bilakaera nolakoa den ikusi beharko da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Realaren egoera ez da bat ere ona kirol arloan. Txuri-urdinak BBVA Ligako azken sailkatuak dira, entrenatzailea kolokan dago eta taldearen jokoak ez ditu zaleak konbentzitzen. Horrez gain, jokalari garrantzitsuak lesionatzen hasi dira.
Astelehenean jakin genuen Asier Illarramendi lesionatu egin zela eta ebakuntza egin beharko ziotela. Illarra baja izango da datozen bi edo hiru hilabeteotan. Lesio hau gutxi ez balitz, astearte honetako entrenamenduan Xabi Prieto ere lesionatu egin da.
Xabi Prietok lehen graduko zuntz haustura du eskuin iztarrean eta zalantza da datorren asteburuan Betisen aurka jokatu beharreko partidarako. Lesioaren bilakaera nolakoa den ikusi beharko da, baina ez da prest egongo Betisen aurka jokatzeko.