Astelehenean
Miguel Angel Moyari ebakuntza egin beharko diote
EITB MEDIA
Bigarren taldean aritzen den 19 urteko Gaizka Ayesa izan beharko da bere ordezkoa hemendik aurrera.
Miguel Angel Moyak lesio bat du eskuin belauneko kanpoko meniskoan eta Realan ebakuntza egitea onena dela erabaki dute.
Beraz, Klubak iragarri duen bezala Mikel Sanchez doktoreak ebakuntza egingo dio datorren astelehenean, otsailak 8, Gasteizen.
Mallorcako atezainak taldekideekin entrenatu zuen asteartean, baina eroriko bat izan eta minarekin lan-saioa utzi behar izan zuen. Jokalariari berari egindako probetan belauneko kanpoko meniskoan lesioa duela determinatu egin du.
Atezainaren bajak esan nahi du Sansen jokatzen ari den 19 urteko Gaizka Ayesa izan beharko dela bere ordezkoa hemendik aurrera.