Itxi

Kontratu-berritzea

Gaizka Ayesa atezainak kontratua berritu du Realarekin, 2024ra arte

EITB Media

Leer en Castellano

Miguel Angel Moyari ebakuntza egingo diote astelehenean, eta Ayesak beteko du haren hutsunea datozen hilabeteetan.

Gaizka Ayesa, Reala B taldearekin jokatutako partida baten. Argazkia: Reala

Gaikza Ayesa atezainak kontratua berritu du Realarekin 2024ko ekainaren 30era arte, klubak ostegun honetan jakinarazi duenez. Miguel Angel Moyari ebakuntza egingo diote astelehenean, eta Ayesak beteko du haren hutsunea datozen hilabeteetan.

Ayesa Realaren bigarren taldeko atezaina da, baina lehen taldeko deialdietan sartu da azken partidetan, Miguel Angel Moya min hartuta egon delako. Orain, Realeko bigarren atezaina izango da.

Ansoainen (Nafarroa) jaioa da Ayesa, eta haurren mailan iritsi zen Realera, harrobiko maila guztietatik pasatu delarik, lehen taldera iritsi arte.

Albisteak (3)