Igandea 12:00etan
Betis-Reala: Hil ala biziko neurketa Montanierentzat
ERREDAKZIOA
Entrenatzaile txuri-urdinaren jarraipena kolokan dago. Lesionatuta dauden Xabi Prieto eta Illarramendi jokalariak gabe arituko dira Betisen aurka.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Montanierren kargua zalantzan dago BBVA Ligan erakutsi duen errendimendu eskasagatik. Igandekoa neurketa erabakigarria izango da. Xabi Prietok eta Illarramendik ezin izango dute Sevillara bidaiatu, lesionatuta baitaude. Cadamuro ere min hartuta dago, eta Ramirez eta Ifran, bestalde ez dute jokatuko entrenatzailearen erabakiz. Zubikarai, Zurutuza, Sarpong, Demidos eta Iñigo Martinez deialdian sartu ditu entrenatzaileak.
Cadamuro eta Alberto de la Bella ez dira atzealdean egongo. Vadim Demidov, aldiz, sendatu eta defentsaren erdialdean egongo da, Iñigo Martinezekin batera. Zelai erdian Montanierrek Zurutuza, Aranburu eta Ruben Pardo zelairatu ditzake Markel Bergara, Prieto eta Illarramendiren hutsuneak betetzeko. Macdonald Mariga zalantza da. Joseba Llorentek minutu gutxi jokatu ditu orain arte, baina azken neurketan hasierako hamaikakoan kokatu zuen frantziarrak eta 90 minutuak jokatu zituen.
Montanierrentzat garrantzitsuena taldea da, bere egoera pertsonalaren gainetik. Realeko entrenatzaileak ez ditu jokalariak "arduratuta edo burumakur" sentitzen, hala ere, badaki taldearen egoera "larria" dela.
Betiseko entrenatzailearen hitzetan bere taldeak "goian jokatu behar du min egiteko". "Velaren abiadura eta Agirretxeren airezko jokoa indargabetu" behar dituztela uste du Pepe Melek.
Ustezko hamaikakoa
Betis: Casto; Chica, Ustaritz, Dorado, Nacho; Beñat, Iriney, Salva Sevilla; Rubén Castro, Pozuelo; eta Jorge Molina.
Reala: Bravo; Carlos Martínez, Íñigo Martínez, Demidov, Estrada; Aranburu, Mariga, Griezmann, Vela, Zurutuza; eta Llorente.
Epailea: Álvarez Izquierdo (Katalunia).
Zelaia: Benito Villamarín.
Ordua: 12.00.