Kargatzen...
Itxi

Derbia Reale Arenan

Europako buruko minak ahaztu ditu Realak, behera begira dagoen Alavesi irabazita

L.E.A. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Isakek boladan jarraitzen du eta lau goletatik hiru bereak izan dira. Laugarrena Portuk egin du. Abelardoren taldea, berriz, sailkapeneko beheko postuetan da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Realak atzean utzi du osteagunean Europa Ligan Manchester Uniteden aurka hartutako zaplaztekoa eta aise irabazi dio Alavesi (4-0) Reale Arenan jokatutako euskal derbian. Isakek hiru gol egin ditu eta Portuk bat.

Arabarrek hobeto hasi dute partida eta donostiarrei urduritasuna antzeman zaie. Horrela, Deyversonek gol aukera argia izan du hasierako minutuetan, baina lehen zatia amaitzear izan zenean Isakek aurretik jarri ditu Imanolen jokalariak.

Atsedenaldiaren ostean, Isakek berriro markagailuko aldea handitu du, 49. Minutuan, eta 65.ean, suediarra, boladan dagoela argi eta garbi utzita, taldearen hirugarrena egon du, Mikel Oyarzabalen pasea aprobetxatuta.

Ordurako Alaves etsita eta ezinean ibili da. 73. minutuan, Portuk behin betiko 4 eta 0ekoa jarri du markagailuan. Realak sailkapeneko goiko postuetan jarraitzen du, eta Alaves, berriz, larri, jaitsiera postuetatik oso hurbil.

Fitxa teknikoa

4.- Reala: Remiro; Gorosabel, Zubeldia, Le Normand, Monreal; Illarramendi (Guevara, 56. min), Merino (Guridi, 65. min), Silva (Merquelanz, 80. min); Portu, Isak (Jon Bautista, 65. min) eta Oyarzabal (Januzaj, 80. min).

0.- Alaves: Pacheco; Laguardia, Lejeune, Tachi, Aguirrebabiria; Manu, Edgar (Burgui, 70. min), Pina (Pere Pons, 70. min), Córdoba (Pellistri, 57. min); Joselu (Guidetti, 80. min) eta Deyverson (Lucas Perez, 57. min).

Golak: 1-0, 40. min: Isak. 2-0, 48. min: Isak. 3-0, 63. min: Isak. 4-0, 73. min: Portu.

 

Albisteak (4)

Bideoak (1)