BBVA Liga
Montanier lasai dago berriro
Erredakzioa
Realak azken 9 puntuetatik 7 lortu ditu eta sailkapeneko erdiko postuetan kokatu da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Philippe Montanier Realeko entrenatzailea lasai dago berriro, igandean Malagaren kontra lortutako garaipenari esker. Donostiako taldeak azken 9 puntuetatik 7 lortu ditu, Betis eta Malaga luzapenean mendean hartu eta gero.
Malagaren kontrako partidan, Montanierrek hamaikakoa errepikatu zuen eta badirudi ondo etorri zaiola taldeari, azken jardunaldietan beheko postuetan egon eta gero. Hori dela eta, Frantziako entrenatzaileak Donostiako taldearekin batera jarraituko du.