Itxi

16. jardunaldia

Vila-real-Reala (1-1): Puntu banaketa Madrigalen

ERREDAKZIOA

Realak berdinketari eusteko sufritu zuen Elustondoren kanporaketaren ostean. Aranburu eta Marco Ruben izan dira golegileak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Vila-real indartsu atera zen Madrigaleko berdegunera eta Montanierren jokalariak menderatzea lortu zuen. Talde horiaren aukerak bata bestearen atzetik etorri ziren. Marco Ruben argentinarra Garridoren taldea aurreratzeko zorian egon zen, baina baloia ezker zutoinaren albotik ihes egin zuen.

Realeko jokalariak atzean jokatzen hasi ziren, Vila-realen erasoaldiak eteteko. Baloia nekez berreskuratzen zuten eta kontrolatzerakoan errastazunez galtzen zuten. Baina lehen zatiaren erditik aurrera neurketa berdindu egin zen. Donostiako taldea arriskuarekin hubildu zen Diego Lopezen atera.

Epaileak bi gol baliogabetu zituen, bata bestearen atzetik, biak ondo baliogabetuta. Lehenengoa Vila-realena izan zen, Marco Rubenek Claudio Bravo oztopatu zuen eta epaileak falta adierazi zuen gola baliogabetuz. Hurrengo jokaldian Griezmannek gola sartu zuen, baina jokoz kanpo zegoen.

Bigarren zatian Realak neurketa kontrolatzen hasi zen gutxika-gutxika eta azkenean gola sartzea lortu zuen. Aranburuk sartu zuen area barrutik 52. minutuan. Minutu batzuk geroago Elustondok bigarren txartel horia ikusi eta aldageletarako bidea hartu zuen. Jokalari bat gehiagorekin Vila-real baloiaren jabe egin zen.

71. minutuan Marco Rubenek norgehiagoka berdindu zuen. Joseluk bigarren zutoinera erdiratu zuen eta Marco Rubenek gola sartu zuen. Une horretatik neurketa bukatu arte Vila-real izan zen nagusi eta Montanierren taldeak asko sufritu zuen.

Albisteak (1)

Bideoak (1)