Bolada onarekin jarraitzera
Reala-Granada: Ez du Errege Kopan huts egin nahi
Erredakzioa
Donostiako taldea denboraldiko une onenean dago eta ez du bolada hori eten nahi.
Realak eta Granadak astearte honetan jokatuko dute, Anoetan, Errege Kopako final-hamaseirenetako joaneko partida (21:00). Montanierren taldeak bi garaipen eta bi berdinketa lortu ditu azken lau partidetan, eta txapelketa ona egin nahi du, azken urteetan lehenengo fasean kanpoan gelditu eta gero.
Philippe Montanier entrenatzaileak aldaketak egin behar izango ditu eta aurrelari titularra Joseba Llorente izango da, seguru asko. De la Bellak, Xabi Prietok eta Cadamurok minutu batzuk jokatzeko aukera izango dute, lesioetatik osatu baitira.
Fabriciano Fabri Gonzalezen taldea ere itxaropentsu agertu da Kopari dagokionez, hainbat baja izan arren.
Balizko hamaikakoak:
Real Sociedad: Zubikarai; Carlos Martínez, Iñigo Martínez, Demidov, De la Bella; Aranburu, Mariga, Xabi Prieto, Pardo, Griezmann, Vela; Llorente.
Granada: Julio César, David Cortés, Ribeiro, Lucena, Pamarot, Moisés, Mikel Rico, Franco Jara, Jaime, Dani Benítez eta Geijo.