Errege Kopa
Reala-Granada (4-1): Golek kanporaketa txuri-urdinen alde jarri dute
Erredakzioa
Montanierren taldeak neurketa hasiera ikusgarria egin du eta 4 minututan bi gol eskuratu ditu. Bigarren zatian Xabi prietok eta Ifranek egin dituzte Realaren golak.
Realak garaipen garrantzitsua eskuratu du Anoetan, Errege Kopako kanporaketa ia erabakita uzteko. Montanierren taldeak 4-1 gainditu du Almeria. Lehenengo zatiko aurreneko minutuetan erakustaldia eman dute txuri-urdinek eta Griezmannek eta Xabi Prietok 2-0ekoa jarri dute 6. minuturako. Bigarren zatian Xabi Prietok eskuratu du hirugarren gola 62. minutuan, baina Fabriren taldea erasora joan da eta Geijok 3-1ekoa lortu du. Ifranek partidako azkenengo gola lortu du 90. minutuan.
Montanierren mutilek intentsitate handiarekin hasi dute norgehiagoka eta erasoan min handia egin dute. Antoine Griezmannek 1-0ekoa jarri du Anoetako markagailuan erremate bati esker lehenengo zatiko 3. minutuan. Cadamurok erdiraketa ederra jarri du eta Maconeko jokalariak sare barrura bidali du jaurtiketa. 2-0ekoa Xabi Prietok eskuratu du 6. minutuan. Gipuzkoarrak aldaratze bat ederki aprobetxatu du eta Realak abantaila erosoa lortu du. Hala ere, Granadak ez du amore eman eta Gipuzkoako taldeak defentsan sufritu egin du Prietoren gola eta gero.
Eñaut Zubikarai izan da neurketako protagonista 2-0ekoaren ostean, Ondarroako atezainak gelditu erabakigarriak egin baititu. Pixkanaka txuri-urdinek partidaren kontrola berreskuatu dute eta Granadak intentsitatea jaitsi du. 36. minutuan, Elustondo lesionatu egin da eta Montanierrek Pardo zelaiaratu du.
Bigarren zatiko aurreneko minutuetan partioda erabat zabaldu egin da eta bi taldeek amrkagailua aldatzeko abagune argiak izan dituzte. Julio Cesar atezainak Llorenteren saiakera kornerrera bidali du gelditu ikusgarri batekin eta Zubikaraik Geijoren jaurtiketa gelditu egin du buruz burukoan. Neurketaren 62. minutuan, Xabi prietok 3-0ekoa jarri du tzuri-urdinen taldeko jokaldi bikaina bukatuta.
Hirugarren gola hartuta, Granada erasora joan da eta Donostiako taldeak defentsan asko sufritu egin du.72. minutuan, Geijok 3-1ekoa jarri du amrkagailuan Zubikarai ederki gainditu eta gero. Hala ere, Montanierren mutilek erasoan jarraitu dute eta Llorentek langara bidali du errematea aldaratze bat hartu eta gero. Partidako azken minutuan Ifranek azken 4-1ekoa lortu du jaurtiketa eder batekin.
- Fitxa teknikoa:
4 - Reala: Zubikarai; Cadamuru, Demidov, Mikel, De la Bella; Elustondo (Ruben Pardo, 34. minutuan), Mariga, Zurutuza (Aranburu, 74. minutuan), Xabi Prieto, Griezmann (Diego Ifran, 66. minutuan); Joseba Llorente.
1 - Granada: Julio Cesar; Cortes, Lucena, Pamarot, Ribeiro (Jara, 55. minutuan); Moises, Mollo (Siqueiro, 46. minutuan), Mikel Rico, Benitez, Romero (Uche, 55. minutuan); Geijo.
Golak: 1-0, 3. minutuan: Griezmann. 2-0, 6. minutuan. 3-0, 63. minutuan: Xabi Prieto. 3-1, min. 72: Geijo. 4-1, 90. minutuan: Diego Ifran.