Itxi

Realak ez du Kopako garaikurra ospatzeko ekitaldirik antolatuko

A. A. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Taldea 14:10ean iritsi da Hondarribiko aireportura eta autobusez joan da Zubietako instalazioetara.

Realeko zaleek Realeko autobusaren pasaera agurtu dute. Argazkia: EFE

Realak igande honetan iragarri duenez, ez du atzo Sevillan lortutako Errege Kopako titulua ospatzeko ekitaldirik antolatuko, osasun egoera dela eta.

Talde txuri-urdinak azaldu duenaren arabera, covid-19aren hedapena kontrolatzeko ezarritako segurtasun eta osasun neurri guztiak bete behar dira, eta horregatik, "ez da ekitaldi berezirik izango Errege Kopa lortu ondoren".

Taldea 14:10ean iritsi da Hondarribiko aireportura, eta autobusez joan da Zubietako instalazioetara.

Bi puntu horietan, Ertzaintzak eta udaltzaingoek segurtasun-dispositibo sendoak ezarri dituzte, zaleen pilaketak saihesteko. Hala, zaleek bazterretatik edo Hondarribia eta Donostia lotzen dituen bidea gurutzatzen duten zubietatik agurtu dituzte txapeldunak.

Albisteak (4)