ERREGINA KOPA
Reala-Atletico Madril, final-laurdenetan
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Kanporaketa honetako norgehiagokak apirilaren 21ean eta 22an jokatuko dira, Sevilla-Barça izan ezik, maiatzaren 5ean izango baita.
RFEFek 2021eko Erregina Koparen parekatzeak jakinarazi ditu. Finala maiatzaren 29an edo 30ean jokatuko da, Madrilen, oraindik erabaki ez den futbol-zelaian. Bartzelona, Levante, Real Madril, Reala, Atletico Madril, Madril, Tenerife eta Sevilla izan ziren txapelketan parte hartzeko sailkatutako taldeak, lehenengo itzulian saikapeneko lehenengo zortzi postuak eskuratu ondoren.
Horrela geratu dira final-laurdenetako gurutzaketak, partida bakarrera. Apirilaren 21 eta 22an jokatuko dira, Sevilla-Barça izan ezik, maiatzaren 5ean izango baita:
Sevilla-Bartzelona
Madril-Real Madril
Reala-Atletico Madril
Levante-Tenerife