Itxi

33. jardunaldia

Reala galtzaile, Sevillak emaitza irauli ostean (1-2)

L. E. A. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Carlos Fernandezek aurretik jarri ditu donostiarrak partidako 5.minutuan, Realarekin egindako bere lehen golarekin. Baina Fernandok. 22.ean, eta En-Nesyrik 24.ean, partida irauli dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Realak 1 eta 2 galdu du Sevillarekin Reale Arenan jokatutako LaLigako 33. jardunaldiko partidan. Emaitza horri esker, Sevilla bete-betean sartu da liga txapelketa irabazteko lehian.

Norgehiagokako gol guztiak lehen zatian iritsi dira. Lehenengoa donostiarrek egin dute, Carlos Fernandezen bidez, andalziarrak dosnostiarrekin sartutako lehenengo gola izan da. Ordu eta laurden geroago, 22. minutuan, Fernandok banakoa egin du eta bi minutu ondoren, 24.ean, En-Nesyrik 1 eta 2koa jarri du markagailuan.

Bigarren zatian jokoa orekatuagoa izan da, eta ez da gol aukera asko izan. Andaluziarrek ondo eutsi diote Imanolen taldeari eta urrezko balioa duten hiru puntu lortu dituzte. Realak, berriz, ask nabaritu ditu Mikel merinoren eta David Silvaren bajak.

Fitxa teknikoa:

1.- Reala: Remiro; Aritz (Gorosabel, min. 74), Zubeldia, Le Normand, Monreal; Guevara, Zubimendi, Barrenetxea (Portu, min. 82), Oyarzabal (Guridi, min. 74); Isak y Carlos Fernández (Januzaj, min. 74).

2.- Sevilla: Bono; Acuña, Diego Carlos, Koundé, Navas; Papu Gómez (Gudelj, min. 77), Fernando, Jordán; (Oliver Torres, min. 77), Suso (Rakitic, min.24), Ocampos (Vázquez, min. 88) y En-Nesyri (De Jong, min. 88)

Golak: 1-0, min 5: Carlos Fernández. 1-1, min. 22: Fernando. 1-2, min. 24: En- Nesyri.

Albisteak (3)

Bideoak (1)