Itxi

Primera Iberdrola Liga

Reala-Santa Teresa, atzeratuta talde txuri-urdinean antzeman diren 4 positiboengatik

A. B. | EITB Media

Leer en Castellano

Covid-19agatik positibo eman duten lau pertsonak isolatuta egon beharko dira datozen egunetan, baita taldekide guztiak ere, kontaktu zuzenak izateagatik.

Realeko jokalariak gol bat ospatzen. Artxiboko irudia. Argazkia: EITB Media

Realak Santa Teresaren aurka jokatu larunbatean jokatu behar zuen Primera Iberdrola Ligako partida atzeratu egin da, talde txuri-urdineko lau pertsonek positibo eman baitute covid-19 koronabirusagatik. Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeko epaileak neurketa atzeratzea erabaki du, jokatzeko data berria zehazteke dagoelarik.

Klubak lau positiboen berri eman die Federazioko Lehiaketa Batzordeko epaileari eta osasun-agintariei. Jakinarazpenaren ostean, kasu hauetan ohikoa den protokoloa jarri da abian; ondorioz, positibo eman duten lau pertsonak isolatuta egon beharko dira datozen egunetan, baita taldekide guztiak ere, kontaktu zuzenak izateagatik. 

Hau guztia dela eta, Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeko epaileak erabaki du, "asteburu honetarako aurreikusita zegoen Reala-Santa Teresa partida atzeratzea. Momentuz ezin dugu partida hau jokatzeko data zehaztu, baina egoerak ahalbidetzen duenean jakinaraziko dugu norgehiagoka noiz jokatuko den".