Itxi

Deialdian sartu da

Isakek Eurokopa jokatuko du Suediarekin

A. B. E. | EITB Media

Leer en Castellano

Alexander Isak Realeko jokalaria Suediako selekzioak Eurokoparako deitu dituen 26 jokalariko zerrendan da.

Alexander Isak Realeko jokalaria, Levanteren aurkako partida baten. Argazkia: EFE

Suediako selekzioak Eurokoparako deialdia eskaini du, eta hautatutako 26 jokalarien artean da Alexander Isak Realeko aurrelaria. Astearte honetan egin du ofizial deialdia Janne Andersson hautatzaileak.

Zlantan Ibrahimovic min hartuta da, eta ez du Eurokopa jokatuko. Milanen jokatzen duen aurrelariaren lesioak selekzioko ateak ireki dizkio Jordan Larsson Spartak Moskuko jokalariari. Jordan, Henrik Larsson Suediako jokalari handienetakoaren semea da.

Deialdian dauden jokalari aipagarrienetakoak dira Emil Forsberg (Leipzig) eta Victor Nilsson Lindelöf (Manchester United). Bestalde, Isak izango da taldearen erreferentzia aurrealdean.

Astelehenean kontzentratuko da Suediako selekzioa Bastaden. Ondoren, Stockholmera joango dira ekainaren 1ean. Maiatzaren 29an Finlandiaren aurka jokatuko du adiskidantzazko partida eta ekainaren 5ean Armenia izango du aurkari. Suediak Espainiaren aurka egingo du debuta ekainaren 14an Cartujan. Ekainaren 18an Eslovakiaren kontra neurtuko ditu indarrak, eta ekainaren 23an Polonia izango du aurkari, bi neurketa hauek San Petesburgon jokatuko dituelarik.

Suediaren deialdia Eurokoparako:

Atezainak: Robin Olsen (Everton), Kristoffer Nordfeldt (Genclerbirligi), Karl-Johan Johnsson (Kopenhage).

Defentsak: Victor Nilsson Lindelöf (Manchester United), Mikael Lustig (AIK), Marcus Danielson (Dalian), Emil Krafth (Newcastle), Ludwig Augustinsson (Werder Bremen), Filip Helander (Glasgow Rangers), Pontus Jansson (Brentford), Andreas Granqvist (Helsingborg), Martin Olsson (Häcken).

Erdilariak: Sebastian Larsson (AIK), Jens Cajuste (Midtjylland), Gustav Svensson (Guangzhou), Viktor Claesson (Krasnodar), Albin Ekdal (Sampdoria), Emil Forsberg (Leipzig), Dejan Kulusevski (Juventus), Kristoffer Olsson (Krasnodar), Mattias Svanberg (Bologna), Ken Sema (Watford).

Aurrelariak: Robin Quaison (Mainz), Marcus Berg (Krasnodar), Alexander Isak (Reala), Jordan Larsson (Spartak Mosku).

Albisteak (3)