Azken jardunaldia
Realak Europa Liga jokatuko du, Osasunari kostata irabazi ostean (0-1)
L. E. A. | EITB MEDIA
Donostiarrek bosgarren postuan amaitu dute LaLigan Isakek azken minutuetan egindako golari esker.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Realak 0 eta 1 irabazi dio Osasunari eta, ondorioz, Europa Liga jokatuko du hurrengo denboraldian Sadarren lortutako hiru puntuei esker. Donostiarrek bosgarren amaitu dute LaLigako sailkapenean.
Neurketa nahaisa jokatu dute bi taldeek, baina gipuzkoarrak nafarrak baino gehiago izan dira. Isakek egin du norgehiagokako gol bakarra, amaierarako lau minuturen faltan.
Osasunari dagokionez, gorritxoak lehiakor atera dira eta amaiera arte borrokatu dute, baina ezin izan dute denboraldia garaipen batekin amaitu. Azkenean sailkapeneko 14. tokian amaitu dute liga, 44 punturekin, euren mendeurreneko denboraldian.
Fitxa teknikoa:
0 – Osasuna: Juan Pérez; Nacho Vidal, Unai García (Ramalho, 54. min), David García, Manu Sánchez; Torró (Moncayola, 46. min); Roberto Torres, Oier, Íñigo Pérez (Javi Martínez, 80. min), Kike Barja (Jony, 80. min); Gallego (Budimir, 69. min).
1 – Reala: Remiro; Gorosabel, Aritz, Le Normand, Monreal; Zubimendi, Guevara, Silva (Carlos Fernández, 74. min); Portu (Januzaj, 82. min), Isak (Roberto López, 90. min), Oyarzabal (Barrenetxea, 82. min).
Gola: 0-1, 86. min: Isak.
¿¿ Europa eta REALA ¿#AurreraReala pic.twitter.com/IPf7yW44di
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) May 22, 2021