Itxi

Larunbatean 18:00etan

Reala-Osasuna: Biek gehiago nahi dute

Erredakzioa

Osasuna sailkapen nagusiko bosgarren postuan dago 25 punturekin eta Reala hamabosgarrenean da 17rekin. Derbia zirraragarria izango da.

Reala-Osasuna, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Realak Osasuna hartuko du larunbat honetan Anoetan (18:00etan). Txuri-urdinak bolada onean dira, baina Osasuna ere ondo ari da Ligako azken jardunaldietan eta Europako postua sendotu nahi du.

Donostiarrek ez dute porrotik jaso Ligako azken bost partidetan. Azken hilabetean Kopako kanporaketa bat gainditu dute, final-laurdenetarako txartela bideratuta utzi dute eta, orain, gehiago nahi dute zaleek. Ezustekorik ezean, Montanierrek Mallorcaren aurka zelairatutako jokalari ia guztiak erabiliko ditu. Claudio Bravo atera itzuliko da.

Osasunak, bestalde, FC Bartzelonaren aurka, Kopan, jasotako gol zaparrada (4-0) ahaztu nahi du. Ligan ohikoak diren jokalariak berreskuratuko ditu Jose Luis Mendilibarrek.

Ustezko hamaikakoak:

Reala: Bravo; Estrada, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, De la Bella; Elustondo, Aranburu, Griezmann, Xabi Prieto, Zurutuza; Agirretxe.

Osasuna: Andres edo Riesgo; Damia, Sergio, Miguel Flaño, Satrustegui; Puñal, Nekounam; Ibrahima, Timor, Lamah; eta Nino.




Bideoak (2)