Datorren denboraldirako
Realak sei bajaren berri eman du Sansen
EITB MEDIA
Ruiz Zeberio, Petxarroman, Galarreta, Aranzabe, Veiga eta Ekaitz Jimenez jokalariek ez dute jarraituko Txuri-urdinen bigarren taldean.
Realeko Futbol Zuzendaritzak Sanseko datorren denboraldirako bajak komunikatu ditu gaur
Ruiz Zeberio, Petxarroman, Galarreta, Aranzabe, Veiga eta Ekaitz Jimanez jokalariak behin betiko baja izango dira eta ez dira txuri-urdin klubeko parte izango.
Realak futbolariek bere ibilbide osoan Klubean erakutsitako esfortzu eta konpromisoa eskertu nahi die, (Ruiz Zeberio, 9 urte Klubean; Petxarroman, 11 urte; Galarreta, 9 urte; Aranzabe, 8 urte; Veiga, 7 urte; Ekaitz Jimenez, 5 urte), eta esker ona eman aurtengo denboraldi apartan izandako ekarpenagatik.