Itxi

Ligako azken jardunaldia

Reala: Montanierrek ezin izango du Lasarteren aurreneko itzulia hobetu

Erredakzioa

Martin Lasarteren aginduetara 25 punturekin bukatu zuten txuri-urdinak pasa den denboraldia. Donostiako taldeak 24 puntu lortu ditzake Atletico Madril larunbatean gaindituta.

Montanier. Argazkia: EFE

Atletico Madrilen aurkako norgehiagoka prestatzen hasi dira txuri-urdinak. Anoetan garaipena bilatuko dute Montanierren mutilek aurreneko itzulia 24 punturekin bukatzeko. Hala ere, Frantziako entrenatzaileak ezin izango du Martin Lasartek pasa den denboraldian lortutako marka gainditu.

Uruguaiko entrenatzailearen aginduetara 25 puntu lortu zituen Realak 2010-2011 denboraldiko lehen itzulian. Zortzi garaipen eta hamar porrot eskuratu zituzten txuri-urdinek 19 neurketatan jokatuta.

Simeoneren Atletikoren aurka Ilarramendi gaztea izango da soilik baja eta Montanierrek beste jokalari guztiak eskura izango ditu. Claudio Bravo atezainak sailkapeneko erdialdera jauzia emateko hiru puntuak oso baliagarriak izan daitezkeela azaldu du prentsaurrekoan. Txileko atezainak hiru partida daramatza golik jaso gabe.

Albisteak (2)