Itxi

Bi urtez

Isakek kontratua berritu du Realarekin 2026ra arte

A. B. E. | EITB Media

Leer en Castellano

Kluba eta aurrelaria akordiora iritsi dira bi aldeak lotzen dituen kontratua bi urtez luzatzeko. Alexander Isaken etete-klausula 90 milioi eurokoa izango da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Alexander Isakek 2026ko ekainaren 30era arte berritu du Realarekin zuen kontratua. Kluba eta jokalaria akordiora iritsi dira bi aldeak lotzen dituen kontratua bi urtez luzatzeko.

Jokalariak orain arte baino gehiago kobratuko du, eta 90 milioi euroko etete-klausula izango du. Jokin Aperribay presidentea eta Roberto Olabe futbol-zuzendaria Stockholmera joan dira kontratua sinatzeko.

"Realarekin jokatzen jarraitzeko irrikatan nago. Aupa Erreala!" adierazi du Isakek Realeko zaleei zuzendutako mezuan. Gaineratu du, pozik dagoela talde txuri-urdinean jarraituko duelako, maitatua sentitzen dela, eta gogo asko dituela taldearekin gozatzen jarraitzeko.

Uztailaren 26an itzuliko da Isak Realera eta orduan ekingo dio denboraldi-aurreari. Klub donostiarrak duela bi urte fitxatu zuen aurrelari suediarra Borussia Dortmundi 6,5 milioi euro ordainduta. Dortmundek Isak berrerosteko aukera zuen 30 milioi euro ordainduta, baina Realak talde alemaniarrak jokalari ez berrostea lortu zuen, lau milioi euroren truke.

Albisteak (3)

Bideoak (1)